mai
7
2009
G03-Berritzegunea

Jose Manuel Lopez Irastorza
Jose Manuel Irastorzak zenbait ekintza matematiko azaldu ditu, konpetentzia hau garatzeko bai sarean eta beste materialetan aurkitu daitezkenak. Puig Adam-en aintzindaritzarekin hasi eta gaur egun egunerokotasunean bilatu ditzakegunak. Bukatzeko matematika gaitasunak garatzeko orientabideak eman ditu.
Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza
Iruzkinik ez | tags: Konpetentziak, Matematika
mai
4
2009
G03-Berritzegunea
Erakusketa honetan Matematikaren Historian inportantzia handia izan duten pertsonaiak aurkituko dituzue.
Pertsona hauei aurpegia ipintzea eta hauek apur bat gehiago ezagutzea izan da erakusketaren egileen helburu nagusia, azken finean Matematikaren giza aurpegia erakustea.
Material interesgarria gelan erabiltzeko eta SIGMA aldizkarian azken alean Vicente Meavilla Seguík esaten duen moduan Matematika geletan ikasleen pertzepzio aldatzeko tresna bat ere.
Erakusketaren web orrian sartzeko klik egin irudian.
Iruzkinik ez | tags: erakusketa, Jardunaldiak 2009, Matematika
mai
4
2009
G03-Berritzegunea

Ideiaren jatorria, Descartes Proiektuko appletak eta Arbela Digital Interaktiboa uztartzea izan da.
Uztarketa hau aurrerapauso kualitatiboa izan zitekeela iruditu zitzaien proiektua garatu duten Susana Aslari, Xabier Lakunzari eta Eva Arambururi, Orixe BHIko Matematikako irakasleei.
Appletek ahalbidetzen duten interaktibitatea eta ADI-ren ezaugarrien batze horrek bide berria ahalbidetzen zuela pentsatu zuten eta lanari ekin zioten.
Lan filosofia, appletak egokitu edo berregin, eta web orri batean txertatzea izan da, Flah-en bidez egindako animazioak tartekatuz.
Bi urtetan lan eginez gero, saiatu ziren Batxilergo Zientitifikoaren Matematika Curriculuma garatzea, nolabaiteko zerbitzu oso bat eskaintzeko asmoarekin. Horrela, nahi duen irakasleak erabil dezake, bai bere osotasunean bai gehien atsegin edo komeni zaizkion atalak.
Bertan, Batxilergoko Lehen eta Bigarren mailetarako edukiak garatzen dira, Matematika Arloan.
Web orrian sartzeko klik egin irudian.
Iruzkinik ez | tags: batxilergoa, Jardunaldiak 2009, Matematika