mai
12
2009
G02-Berritzegunea
Artur Noguerolek helburu nagusi bat proposatu digu bere hitzaldian: eskolako hizkuntza eduki guztien ikaskuntza integratua planteatzea. Guztiok dakizkigu hizkuntzak, batzuetan dakigu ondo komunikatzen eta besteetan zerbait ulertzeko edo esateko gai gara. Eskolak hizkuntza guztiei lekua egin behar die, eta gaitasunak landu behar ditu proiektu kolaboratiboen bidez. Hizkuntzen arteko estrategien transferentzia landuz garatzen dugu ikasleen komunikazio-gaitasuna.
Era berean adierazi du zientziak ikastea zientziak azaltzen eta hitz egiten ikastea dela.

Iruzkinik ez | tags: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
mai
8
2009
G02-Berritzegunea
Urtean behin eskola osoa inplikatzen duen proiektuaren zati bat aukeratu dute guri azaltzeko eskolako hiru irakaslek.
Izan ere, “gai kulturala” aurten zein izango den aukeratzeko prozesu oso bat egin dute ikasleekin.
Gelako ikasle arduradunen asanblada bultzatzailea izan da. Ikasle arduradunek zer eta nola esan erabaki dute: Power Point bat prestatu dute, gaiak zer nolako baldintzak bete behar zituen azaltzeko.
Mota askotako testuak erabili dituzte gaiak bete behar zituen baldintzak azaltzeko, gaiaren egokitasuna argudiatzeko e.a., gaia denen artean erabaki ahal izateko. Hau da, eskolan hartzen diren erabakietan inplikazio osoa izan dute.
Iruzkinik ez | tags: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, Intxaurrondo Hegoa
mai
8
2009
G02-Berritzegunea

Ikastetxeko Montserrat Martínezek eta Isabel Aurquíak aurkeztu digute, Donostiako Belén Ikastetxean azkeneko ikasturtetan egin duten bidea ikasleen Hizkuntza komunikaziorako Gaitasuna hobetzearen alde.
Bide horretan uztartu dituzte lau programen inguruan egindako lana: Normalkuntza Progama, Comenius, BHINEBI eta Hizkuntzen Trataera Bateratua.
Ez da erraza izan, horrelako plantamendu batean ezin baizaio lekua egin inprobizazioari; baina hala eta guztiz ere, egiten duten balorazioa oso ona da, bai ikasleentzako, zein irakasle eta Ikastetxearentzako. Baikortasun osoarekin bide horretan jarraitzeko oso animatuta azaldu dira.
Iruzkinik ez | tags: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
mai
7
2009
G02-Berritzegunea
Azkoitiako Xabier Munibe Ikastolan ikasle etorri berriei laguntzeko (bai oinarrizko euskara ikas dezaten bai gela arruntean erabili behar duten hizkuntza indartzeko), gelako espazioen erabilera, baliabideak eta programazioa nola antolatu dituzten ezagutzeko aukera dugu Jardunaldi hauen Erakusketa Gelan eratu den txokoa bisitatuz.
Iruzkinik ez | tags: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
mai
7
2009
G02-Berritzegunea
Hizkuntzen Trataera Bateratua programak bultzatuta, 2006-2007 ikasturtean DBHrako Unitate Didaktiko Integratu batzuk (euskara, eta gaztelania) Erkidegoko hainbat ikastetxetan hasi ziren erabiltzen. 2007-2008 ikasturtean, unitateen erabilpena handitu zen, ikasle gehiagok hartu zuten parte eta unitate gehiago eraman ziren geletara.
Proiektu honetaz informazioa emateko eta unitateak erakusteko, bihar, maiatzak 8, Jardunaldien Erakusketa Gelan mahai bat antolatuko da.
Unitateak deskargatzeko, berriz, blog hau dugu.
…………….
A iniciativa del Programa de Tratamiento Integrado de Lenguas comenzaron a utilizarse en el curso 2006-2007 una serie de unidades didácticas integradas (euskara, castellano e inglés) en distintos centros de la comunidad. En el curso 2007-2008, se amplió la utilización de unidades, con la incorporación de nuevos centros que toman parte en la experimentación y nuevas unidades.
En la Sala de Exposición de las Jornadas, se ha organizado una mesa (viernes, 8 de mayo) para informar sobre el proyecto y dar a conocer estas unidades.
Asimismo, las unidades pueden descargarse desde este blog.
Iruzkinik ez | tags: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
mai
7
2009
G02-Berritzegunea
Lehen Hezkuntzarako INEBI (Ingelesa edukien bidez) eta BHINEBI (Bigarren Hezkuntzako ingelesa edukien bidez) proiektuak curriculum-edukien bitartez ingelesa irakasten laguntzeko asmotan sortu ziren.
Aipaturiko programa horien unitateetan lantzen diren gaiak anitzak dira: Animaliak, Giza Gorputza, Uraren
Zikloa, Antzinako Zibilizazioak, etab. eta pentsatuta daude unitate bakoitza hiruhilabete batean zehar ingeles arloko klaseetan lantzeko.
Beste ezaugarri batzuen artean, material hauek eskaintzen duten malgutasuna azpimarra dezakegu. Izan ere, unitateak eskura daitezke Internetetik, Word formatuan gehienak, irakasleek beren egoeretara egokitzeko aukerak emanez.
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VIII. Jardunaldi hauetan proiektu hauei buruz gehiago jakin nahi dutenentzat gune bat eratuko da ostiralean, maiatzak 8, erakusketa gelan. Hara hurbiltzen direnek unitateak, ikasleen ekoizpen batzuk eta azalpen grabazio bat ikusteko aukera izango dute.
Materialak Interneten
Iruzkinik ez | tags: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
mai
5
2009
G02-Berritzegunea
Hizkuntza modu askotan erabiltzeko, jende asko ezagutzeko (hizkuntza desberdinetan hitz egiten duen jendea), eta munduaren ezagutza aberasteko balio izan duen proiektuaren argazki batzuk ikus daitezke honako helbidean:
http://www.oriapat.net/berrobi/IMAGES/lanak.htm
Iruzkinik ez | tags: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
api
27
2009
G02-Berritzegunea
Nola landu komunikazio-gaitasuna arloen bidez kultura eta hizkuntza anitzeko testuinguruetan?

Artur Noguerol Rodrigo Hizkuntza, literatura eta Giza-zientzien didaktikako Departamentuko irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonoman . Hezkuntza etapa guztietan jardun da lanean, eta azken hiru hamarkadetan parte hartu du irakaskuntzaren erreforma guztietan. Azken urteetan bi lan ildo nagusi lantzen ari da: 1-hizkuntzaren irakaskuntza hizkuntza anitzeko testuinguruetan eta 2-hizkuntzaren ikaskuntza arloen edo irakasgaien bidez. Hona hemen Noguerolen baieztapen batzuk:
”Aislar el aprendizaje de una lengua del resto de los aprendizajes lingüísticos es ignorar cómo se aprende una lengua y es renunciar a diseñar un buen modelo de enseñanza de lenguas para los ciudadanos y ciudadanas de nuestra sociedad”.
“Si queremos una sociedad mejor, menos etnocentrista, menos injusta, menos desigual, se tiene que promover el aprendizaje de otras lenguas y culturas, se tiene que promover la apertura hacia el otro/otra”
“Si la lengua se viera atravesada por la literatura, por las ciencias sociales, por las experimentales, por la música, por la plástica, por la matemática…si la lengua se enseñara en toda su complejidad y no aislando los aspectos más formales, creo que se darían condiciones para mejorar su aprendizaje”
Gehiago jakiteko erreferentzia hau: El programa Evlang en sociedades multilingües, el ejemplo de Cataluña
Iruzkinik ez | tags: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna