Elvira Gonzalezek aurkeztu dugu gaur egungo gizartean zientziak eta teknologiak duen garrantzia eta konpetentzia hau lortzeko behar diren jarrera, trebetasun eta gaitasunak. Baita erabili beharreko estrategiak: arrazonamendu logikoa, esperimentazioa, informazioaren tratamendua eta lengoaia zientifikoaz eta teknologikoak treabatzea.
Ikastetxean egitasmo garrantzitsua den zerbait proiektuan bihurtu eta proiektu globalerako bidean nola jarri erakutsi digu Elgoibarko HE.ko Ander Zubizarretak. Pedagogi helburuak, gaitasunak eta edukiak garbi izanik, ikasleak euren hezkuntza prozesuaren protagonistak izatea nola lortzen duen erakutsi digu Anderrek. Erakutsi digu baita ere ikasleen partehartzearen eta edukien lanketaren arabera, proiektua zerbait bizian bilakatzen dela, eta sarritan egokitu, berbideratu eta berrantolatu behar izaten dela . Ikasleen protagonismoz , edukiak landuz eta arlo desberdinak (arte-hezkuntza, matematika, hizkuntza, IKT…) uztartuz proiektuak antolatzeko aukera interesgarria eskaini digu Elgoibarko HE ikastetxeak. Azkenik, eta orain artekoa gutxi balitz, proiektuen bidez ikasitakoa eta lortutakoa herriari zerbitzu gisa nola eskaini izan duten erakutsi digu Elgoibar HE ikastetxeko irakasle honek.
Aipatu gaitasuna nola landu litekeen proiektuen bidez erakutsi digute eta erakutsi digute baita ere honelako proiektuak praktikan gauzatu ahal izateko ikastetxe handi batek egin dezakeen ibilbidea. Ibilbide horretan Zuhaiztiko ordezkariak, ikastetxean pedagogi-koordinatzailearen figuraren eta irakasleen koordinazio denboraren kudeaketa onaren beharra adierazi du. Bi osagaien uztarketa egokiaren bidez,hots, koordinatzaile-pedagogikoa eta koordinazio-denboraren kudeaketa, ikastetxeak ICPa era egokian eguneratu dezake eta maila, ziklo eta ikastetxean pedagogi-lana koordinatzean eta batzean, ikas-irakaskuntza gaitasunetan oinarritzea lor dezake. Ibilbide pedagogikoan helburuak eta antolakuntza ondo definituz, beste guztia, lanaren poderioz, lortzen da.
Pilare Mujika, Ordiziako Berritzeguneko zuzendariak hasiera eman dio arratsaldeko Gizarterako eta Herritartasunerako gaitasunaren emanaldiei.
Indarrean dagoen curriculumak zortzi oinarrizko konpetentzien artean Gizarterako eta Herritartasunerako konpetentzia hartzen du kontuan. Esparru horretan bi iturri nagusi sartu dira; alde batetik, gizartea ulertzearekin eta bertan jardutearekin lotzen dena (gizarte zientziak) eta, bestetik, herritartasuna. Hitz gutxitan adierazita, ikasleak gizarte demokratiko eta aldakorrean bizi, parte hartu eta eragiteko prestatzea du helburutzat.
Konpetentzia ebaluatzerako orduan, marko teorikoa gauzatu da. Bertan hurrengo hiru dimentsioak identifikatu dira: 1. Gizarte errealitatea; 2. Herritartasuna; eta 3. Elkarbizitza. Halaber, egitura horren barruan Lehen Hezkuntzako 4. mailari eta DBHko 2. mailari dagozkien berezitasunak zehaztu dira.
EAEko ebaluazio diagnostikoak aplikatzeko egitarauaren arabera, datorren ikasturtean (2009-2010) ikasleei Gizarterako eta Herritartasunerako konpetentzia aplikatuko zaie. Horretarako, erabiliko diren materialak prestatu dira eta, beren kalitatea bermatzeko, proba pilotuan aplikatu dira, jada.
Konpetentzia hori ebaluatzeko oso esperientzia urria dago nazioarte mailan zein gure esparruan. Dena dela, adituen foro guztietan bere garrantzia eta ezinbestekotasuna azpimarratu da.
Curriculum proiektua Curriculum Berrira egokitzeko prozesuan ari gara. Horretarako hausnarketa egiten ari gara eta curriculuma birplanteatzen ari gara.
Sekuentziak programatzeko plantila bat egin dugu. Une honetan egiten ditugun proiektuak plantiletan txertatzen ari gara eta gehitzen ditugun berrikuntzez osatzen.
Proiektuen bidez metodo zientifikora hurbildu nahi dugu. Baina ez hori bakarrik: ezagutzak erabilerarekin lotu behar dituzte, norberak bere buruari galderak egin,… Zehaztasunak gehitzen ari gara.
Saiakera berezia egiten ari gara ikaskuntzak eguneroko bizitzan aplika ditzaten. Askotan ikaskuntzak bizi errealera eramatea da ikasleei gehien kostatzen zaiena.
Indices preocupantes en la actual situación de la enseñanza:
Altísimo índice de fracaso escolar en la enseñanza obligatoria.
La cultura y estudioa de las familias siguen siendo la variante más importante en la influencia de resultados.
Dificultades para provocar el desarrollo del pensamiento.
Ante esta situación, la Reformas de enseñanza se suceden. La reforma de una enseñanza basada en competencias ha llegado tarde.
Entre los documentos elaborados por la UNESCO y la OCDE tenemos los siguientes documentos clave: DeSeCo, Documentos PISA y Bolonia. Todos estos documentos siguen la misma orientación: el análisis del sentido del conocimiento.
A veces se confunde el proceso de socialización con el proceso de educación. En el proceso de educación se debe dar al alumno la oportunidad de cuestionar lo que ha aprendido en el proceso de socialización. El proceso educativo es un proceso de cuestionamiento permanente, es un proceso de construcción de la identidad personal. Ésta es la pregunta que debemos hacernos en la escuela: ¿Qué estamos haciendo, educación o socialización?
En el proceso de construcción de conocimiento se deben introducir métodos de contraste, reformulación y evaluación. Si construimos conocimiento sin cotraste, estamos ante un proceso de socialización.
En la sociedad del siglo XXI, la enseñanza de datos deja de tener relevancia. Toman prioridad la construcción de Conceptos, Modelos y Esquemas. Éste es el modelo que hay que llevar a la escuela. La labor de los profesores es facilitar este proceso.
Hay cierta confusión en la utilización de las competencias. Las competencias no son herramientas cotidianas. Son nuestros focos. No se pueden confundir con habilidades o destrezas. Tampoco se puede programar por competencias o evaluar competencias cada evaluación. Debemos seguir programando con objetivos, contenidos,… Cuando programamos, nos debemos preguntar si estas enseñanzas nos acercan ala desarrollo de las competencias.
Recomendaciones para la construcción de un curriculum orientado a competencias:
Documento breve, esencial, donde se definen las competencias.
Los equipos docentes son los responsables de la concreción del curriculum. Es parte de su competencia profesional.
Los problemas reales son inciertos e interdisciplinares. Los problemas que planteemos en la escuela también tienen que serlo.
Metodologías que se deben utilizar:
Para que el alumno aprenda, debe implicarse en procesos activos.
Las actividades deben tener sentido: tareas auténticas en contextos reales.
Se debe primar la calidad sobre la cantidad. Los saberes enciclopédicos sosn superficiales. Los alumnos tienen que dominar los métodos de análisis.
Hay que provocar vivencias, luego vendrá la formalización de las mismas.
La cooperación com método de enseñanza es muy valiosa. La cooperación mal entendida no sirve para nada. Dividir y yuxtaponer no es cooperar.
Los alumnos tienen que aprender a autoconocerse, autoestimarse y autorregularse.
Se deben atajar los problemas en sus primeras manifestaciones: problemas de conducta, problemas de acoso, problemas de expresión,… No deben considerarse juegos normales.
Los contextos de aprendizaje son espacios de trabajo. Los espacios de trabajo deben ser flexibles y diversificados. Los horarios deben adaptarse al desarrollo de competencias.
Cambios en las metodologías de evaluación:
Distinguir evaluación y calificación. La evaluación debe ser un diagnóstico para mejorar los procesos de aprendizaje. Requiere frecuencia y respuesta.
La calificación es una categorización. Tiene por objetivo la clasificación y la selección. En la enseñanza obligatoria la selección no tiene sentido.
La evaluación debe abarcar conceptos, modelo y esquemas. Para ell se deben utilizar herramientas más comlejas que las pruebas con lápiz y papel.
Es lo que hace PISA, ofrece datos y pide reflexiones.
El cambio radical está en la función del docente. es un acompañante que organiza contextos y recursos para que los alumnos se impliquen en actividades. El docente es un experto porque conoce las estrtegias metodológicas.
Aunque el aprendizaje basado en competencias constituye una novedad reciente en nuestro panorama educativo, la competencia en comunicación lingüística o competencia comunicativa tiene amplio arraigo en el campo de la didáctica de las lenguas. Los paradigmas estructural y generativo habían desechado los fenómenos del habla para centrarse únicamente en la descripción del sistema lingüístico. Los programas de enseñanza derivados de ellos responden a una concepción estrictamente formal de la lengua y su aprendizaje y sólo atienden al principio de corrección. Las aportaciones de nuevas miradas sobre las lenguas (Pragmática, Sociolingüística, Análisis del discurso…) llevaron a acuñar el concepto de competencia comunicativa, que se convierte en objetivo de los llamados enfoques comunicativos de enseñanza de la lengua. La atención didáctica se centra ahora no sólo en la corrección, sino en la adecuación, la cohesión, la coherencia y la eficacia comunicativa de los intercambios. Los programas de enseñanza basados en estos enfoques integran el conocimiento formal y funcional del lenguaje, dan prioridad alos procedimientos se centran en el desarrollo de las cuatro destrezas de comunicación y adoptan una perspectiva cognitiva.
Andrès Osororen lan batzuk ezagutu nahi izanez gero, hona hemen erreferentziak:
Ostiralean (maiatzak 8), 11:00etatik 11:30etara, Caro Baroja Aretoan EDU ZABALAk (Txingudi BHIko Euskara Irakaslea eta Hizkuntza Normalizaziorako Arduradun Teknikoa) komunikazio hau aurkeztuko du.
Proiektu honetan sortutako hainbat lan web honetan ikus ditzakezue
Jarraian komunikazioaren aurkezpena duzue:
Irungo Txingudi BHIn “Txinparta komunikazio proiektua” lantzen aritu gara azken bost urteotan. Txinparta proiektua urrats ezberdinak eta progresiboak metatuz sortu den egitasmoa da.
Hasiera batean Prentsa tailerraren eraldaketa batetik eman genuen lehen urratsa, hots: ikasleek ekoiztutako aldizkariei beste presentzia bat eman nahi izan genien web orri batean kokatuz, horrek eskaintzen dituen abantailekin. Honek behartu gintuen urrats berri bat ematera, ikasleak erakartzeko eta ikus-entzunezko atal berriak integratu genituen baita, hau da, irudiak eta soinua.
Irudietan ikastetxean egindako irteerak aurkezten genituen eta bigarren ikasturtean irratiaren atala garatzeari ekin genion, ekoiztutako programak ere bertan kokatuz. Irratigintza oso proiektu eraginkorra suertatzen ari da geroztik, euskararen erabilera ludiko eta ez formala garatzeko. Ikasleek oinarrizko gidoi bat aurkeztu behar dute eta zuzenketak egin ondoren grabaketari ekiten diogu. Harritzekoa da nola eraldatzen diren hainbat ikasle mikrofonoen aurrean, inoiz imajinatuko ez zenukeen espresio gaitasuna agertuz. Edizioa amaitutakoan, atsedenaldian ematen dugu entzutera eta gainera, esan bezala, web orrian eskegitzen ditugu, edozein lekutatik entzun ahal izateko.
Prentsa tailerreko aldizkaria eta ahozkotasuna landu ondoren, literatur lehiaketak bultzatzeari ekin genion. Ikasturtean zehar hiru burutzen ditugu, ebaluaketa bakoitzean bana. Estilo ezberdina lantzen dugu bakoitzean eta derrigorrezkoa da ikastetxe osoarentzat. Modu honetan ikasleen sormen literarioa landu nahi dugu, kanpoko literatur lehiaketara ere animatzen ditugularik. Honekin lotuta, sari banaketa bat ere burutzen dugu eta horren inguruan sortzen den giroa, literatur sormena eta ikasle idazleen motibazioa areagotzeko baliatzen dugu.
Aldizkaria, web orria, irratia eta literaturaren ondoren TELEBERRI proiektua etorri zen, non ohiko programa honek dituen ataletatik abiatuz, parodiatzen dugun komunikazio formatu hau, ikasleen antzezpena bultzatuz kameraren aurrean. Hasiera batean nahiko era formalean burutzen genuen grabaketa, gela orduetan eta gela barruan normalean, baina konturatu ginen, ikasleen espresiobidea murrizten genuela era horretan, orduan erabaki genuen, grabaketa ikastetxetik ateratzea eta beraiek burutzea nahi zuten tokian, irakaslearen presentziak sortzen zizkien mugak gainditze aldera, eta emaitza erabat positiboa izan zen. Askoz ere freskoagoa zen haien interpretazioa eta sormena. Emaitzak, urtetik urtera hobera doaz, eta dagoeneko, gure ikastetxeak proposatu du, Irungo eskualderako, teleberri lehiaketa bat martxan jartzea ikastetxeen artean.
Hona hemen bi telesaio
Azkenean, proiektua bere osotasunean borobiltzeko asmoz, gabezia nabarmen bat antzeman genuen ikasleen artean: alde batetik oso gutxi ezagutzen dute euskal musika, bere abestiak, bere sortzaileak, bere historia eta are gutxiago kantatu, lauzpabost abesti ospetsu kenduta. Horregatik martxan jarri genuen KANTARI EGUNA, non ebaluaketa bakoitzean, hamar karaoke zintzilikatzen ditugun web orrian, haiek treba daitezen eta egun horretan, mailaka, Areto nagusian, kantatzeari ekiten diogu. Emaitza hau bereziki, arrakastatsuenetarikoa suertatzen ari da ikasleen artean, oso gustura kantatzen eta parte hartzen baitute. Honekin batera abesti horien informazioa lantzen dugu, ahozkotasunaren osagarri.
Hauexek dira beraz, TXINPARTA PROIEKTUAREN atalak eta egindako ibilbidea, non uztartu nahi ditugun gela barruan lantzen ditugun hainbat atal (ahozkoa, entzumena, idatzia) teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabide erakargarri hauekin, guzti hau euskararen erabilera sustatzeko modu ludikoan, eta garai berriek eskatzen diguten arnas berriez janzteko.
Hizkuntza modu askotan erabiltzeko, jende asko ezagutzeko (hizkuntza desberdinetan hitz egiten duen jendea), eta munduaren ezagutza aberasteko balio izan duen proiektuaren argazki batzuk ikus daitezke honako helbidean:
Orain dela urte batzuk, Antigua Luberri BHIn Fisikaren irakaskuntza aldatzeko asmoarekin hasi ziren berriztatzeko proiektuekin.
Joxean Andrések eta Mikel Lizeagak esan dute moduan, hasieran, ordenagailuaren erabilerak eskaintzen zituen aukerak erabiltzea zen eta simulazio programak eta esperimentazioak OLEz egitea. Horrela, pixkanaka laborategia hornituz joan dira.
Ongi hornitutako laborategi batek “paper eta arkatzezko problemak”, ariketa-galderak, eta ohiko praktikak fisikoki egitea ahalbidetzen du. Hainbatetan,, jarduera horiek digitalizatu egin daitezke eta, ondoren, azterketa matematikoa burutu daiteke.
Baina “ongi hornitutako” laborategia diotenean, ez da pentsatu behar oso tresna garestiz hornituta izan behar duenik halabeharrez. Garestiak ez diren tresnekin sortu daitezke problemak egiteko egoera interesgarri eta erakargarriak.
Konpetentzia zientifikoakgertaera zientifikoakulertzea badu xede, bere ahalegina zeregin honekin uztartzen da. Ulertu gabe aplikatzen den ezaguerak zientzien funtsezko irizpidearen aurka egiten baitu, “arrazionaltasunaren” aurka.