Intxaurrondo Hegoa: gaiaren aukeraketa, ikasleen eskutan
Urtean behin eskola osoa inplikatzen duen proiektuaren zati bat aukeratu dute guri azaltzeko eskolako hiru irakaslek.
Izan ere, “gai kulturala” aurten zein izango den aukeratzeko prozesu oso bat egin dute ikasleekin.
Gelako ikasle arduradunen asanblada bultzatzailea izan da. Ikasle arduradunek zer eta nola esan erabaki dute: Power Point bat prestatu dute, gaiak zer nolako baldintzak bete behar zituen azaltzeko.
Mota askotako testuak erabili dituzte gaiak bete behar zituen baldintzak azaltzeko, gaiaren egokitasuna argudiatzeko e.a., gaia denen artean erabaki ahal izateko. Hau da, eskolan hartzen diren erabakietan inplikazio osoa izan dute.