Belén Ikastetxea:Komunikaziorako gaitasuna hobetzearen erronka

Ikastetxeko Montserrat Martínezek eta Isabel Aurquíak aurkeztu digute, Donostiako Belén Ikastetxean azkeneko ikasturtetan egin duten bidea ikasleen Hizkuntza komunikaziorako Gaitasuna hobetzearen alde.
Bide horretan uztartu dituzte lau programen inguruan egindako lana: Normalkuntza Progama, Comenius, BHINEBI eta Hizkuntzen Trataera Bateratua.
Ez da erraza izan, horrelako plantamendu batean ezin baizaio lekua egin inprobizazioari; baina hala eta guztiz ere, egiten duten balorazioa oso ona da, bai ikasleentzako, zein irakasle eta Ikastetxearentzako. Baikortasun osoarekin bide horretan jarraitzeko oso animatuta azaldu dira.