INEBI-BHINEBI programek sortutako materialak
Lehen Hezkuntzarako INEBI (Ingelesa edukien bidez) eta BHINEBI (Bigarren Hezkuntzako ingelesa edukien bidez) proiektuak curriculum-edukien bitartez ingelesa irakasten laguntzeko asmotan sortu ziren.
Aipaturiko programa horien unitateetan lantzen diren gaiak anitzak dira: Animaliak, Giza Gorputza, Uraren
Zikloa, Antzinako Zibilizazioak, etab. eta pentsatuta daude unitate bakoitza hiruhilabete batean zehar ingeles arloko klaseetan lantzeko.
Beste ezaugarri batzuen artean, material hauek eskaintzen duten malgutasuna azpimarra dezakegu. Izan ere, unitateak eskura daitezke Internetetik, Word formatuan gehienak, irakasleek beren egoeretara egokitzeko aukerak emanez.
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VIII. Jardunaldi hauetan proiektu hauei buruz gehiago jakin nahi dutenentzat gune bat eratuko da ostiralean, maiatzak 8, erakusketa gelan. Hara hurbiltzen direnek unitateak, ikasleen ekoizpen batzuk eta azalpen grabazio bat ikusteko aukera izango dute.