Txinparta komunikazio proiektua. Txingudi BHI Irun

G02-Berritzegunea

Ostiralean (maiatzak 8), 11:00etatik 11:30etara, Caro Baroja Aretoan EDU ZABALAk (Txingudi BeduzabalaHIko Euskara Irakaslea eta Hizkuntza Normalizaziorako Arduradun Teknikoa) komunikazio hau aurkeztuko du.

Proiektu honetan sortutako hainbat lan web honetan ikus ditzakezue

Jarraian komunikazioaren aurkezpena duzue:

Irungo Txingudi BHIn “Txinparta komunikazio proiektua” lantzen aritu gara azken bost urteotan. Txinparta proiektua urrats ezberdinak eta progresiboak metatuz sortu den egitasmoa da.

Hasiera batean Prentsa tailerraren eraldaketa batetik eman genuen lehen urratsa, hots: ikasleek ekoiztutako aldizkariei beste presentzia bat eman nahi izan genien web orri batean kokatuz, horrek eskaintzen dituen abantailekin. Honek behartu gintuen urrats berri bat ematera, ikasleak erakartzeko eta ikus-entzunezko atal berriak integratu genituen baita, hau da, irudiak eta soinua.

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Irudietan ikastetxean egindako irteerak aurkezten genituen eta bigarren ikasturtean irratiaren atala garatzeari ekin genion, ekoiztutako programak ere bertan kokatuz. Irratigintza oso proiektu eraginkorra suertatzen ari da geroztik, euskararen erabilera ludiko eta ez formala garatzeko. Ikasleek oinarrizko gidoi bat aurkeztu behar dute eta zuzenketak egin ondoren grabaketari ekiten diogu. Harritzekoa da nola eraldatzen diren hainbat ikasle mikrofonoen aurrean, inoiz imajinatuko ez zenukeen espresio gaitasuna agertuz. Edizioa amaitutakoan, atsedenaldian ematen dugu entzutera eta gainera, esan bezala, web orrian eskegitzen ditugu, edozein lekutatik entzun ahal izateko.TxinpartaIrratia

Prentsa tailerreko aldizkaria eta ahozkotasuna landu ondoren, literatur lehiaketak bultzatzeari ekin genion. Ikasturtean zehar hiru burutzen ditugu, ebaluaketa bakoitzean bana. Estilo ezberdina lantzen dugu bakoitzean eta derrigorrezkoa da ikastetxe osoarentzat. Modu honetan ikasleen sormen literarioa landu nahi dugu, kanpoko literatur lehiaketara ere animatzen ditugularik. Honekin lotuta, sari banaketa bat ere burutzen dugu eta horren inguruan sortzen den giroa, literatur sormena eta ikasle idazleen motibazioa areagotzeko baliatzen dugu.

Aldizkaria, web orria, irratia eta literaturaren ondoren TELEBERRI proiektua etorri zen, non ohiko programa honek dituen ataletatik abiatuz, parodiatzen dugun komunikazio formatu hau, ikasleen antzezpena bultzatuz kameraren aurrean. Hasiera batean nahiko era formalean burutzen genuen grabaketa, gela orduetan eta gela barruan normalean, baina konturatu ginen, ikasleen espresiobidea murrizten genuela era horretan, orduan erabaki genuen, grabaketa ikastetxetik ateratzea eta beraiek burutzea nahi zuten tokian, irakaslearen presentziak sortzen zizkien mugak gainditze aldera, eta emaitza erabat positiboa izan zen. Askoz ere freskoagoa zen haien interpretazioa eta sormena. Emaitzak, urtetik urtera hobera doaz, eta dagoeneko, gure ikastetxeak proposatu du, Irungo eskualderako, teleberri lehiaketa bat martxan jartzea ikastetxeen artean.

Hona hemen bi telesaio

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Azkenean, proiektua bere osotasunean borobiltzeko asmoz, gabezia nabarmen bat antzeman genuen ikasleen artean: alde batetik oso gutxi ezagutzen dute euskal musika, bere abestiak, bere sortzaileak, bere historia eta are gutxiago kantatu, lauzpabost abesti ospetsu kenduta. Horregatik martxan jarri genuen KANTARI EGUNA, non ebaluaketa bakoitzean, hamar karaoke zintzilikatzen ditugun web orrian, haiek treba daitezen eta egun horretan, mailaka, Areto nagusian, kantatzeari ekiten diogu. Emaitza hau bereziki, arrakastatsuenetarikoa suertatzen ari da ikasleen artean, oso gustura kantatzen eta parte hartzen baitute. Honekin batera abesti horien informazioa lantzen dugu, ahozkotasunaren osagarri.

Hauexek dira beraz, TXINPARTA PROIEKTUAREN atalak eta egindako ibilbidea, non uztartu nahi ditugun gela barruan lantzen ditugun hainbat atal (ahozkoa, entzumena, idatzia) teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabide erakargarri hauekin, guzti hau euskararen erabilera sustatzeko modu ludikoan, eta garai berriek eskatzen diguten arnas berriez janzteko.


Erantzun bat to “Txinparta komunikazio proiektua. Txingudi BHI Irun”

Erantzun honi