mai 13 2009

Txinparta Komunikazio Proiektua, hainbat adibide

G02-Berritzegunea

EDU ZABALAk (Txingudi BeduzabalaHIko Euskara Irakaslea eta Hizkuntza Normalizaziorako Arduradun Teknikoa) azken urteotan garatzen joan diren Txinparta Komunikazio-Proiektua aurkeztu zigun.

Ikastetxean egindako lana erakusten duten zenbait bideo eta beste ekoizpen erakusteko asmoa zuen,  baina eragozpen teknikoak zirela medio ezin izan zuen.

Hona hemen horietako baztuk:

Prentsa Tailerraren funtzionamendua erakusten duen erreportajea (ETBko Sut&Blai Telesaioan 2008ko ekainean atera zena)

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Teleberrietarako sortutako bi saio

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Proiektu honetan sortutako  lan gehiago  web honetan ikus ditzakezue. Esaterako…


mai 12 2009

Artur Noguerol: Nola landu komunikazio-gaitasuna arloen bidez kultura eta hizkuntza anitzeko testuinguruetan

G02-Berritzegunea

Artur Noguerolek helburu nagusi bat proposatu digu bere hitzaldian: eskolako hizkuntza eduki guztien ikaskuntza integratua planteatzea. Guztiok dakizkigu hizkuntzak, batzuetan dakigu ondo komunikatzen eta besteetan zerbait ulertzeko edo esateko gai gara. Eskolak hizkuntza guztiei lekua egin behar die, eta gaitasunak landu behar ditu proiektu kolaboratiboen bidez. Hizkuntzen arteko estrategien transferentzia landuz garatzen dugu ikasleen komunikazio-gaitasuna.
Era berean adierazi du zientziak ikastea zientziak azaltzen eta hitz egiten ikastea dela.

a-noguerol


mai 11 2009

HEZKUNTZA BLOG TXAPELKETA

G01-Berritzegunea

blog2

Esteka honetan Blogen Txapelketan parte hartu dutenen blogak bistaratu daitezke.

http://g03berritzegune.07x.net/blogak/blogtxapelketa/

                                Sarituak hemen:

dsc00156dsc001551

dsc00160

p1010001

Dunboa BHI, Amaña LHI, Intxaurrondo Hegoa eta Lauaizeta Ikastola


mai 8 2009

Intxaurrondo Hegoa: gaiaren aukeraketa, ikasleen eskutan

G02-Berritzegunea

Urtean behin eskola osoa inplikatzen duen proiektuaren  zati bat aukeratu dute guri azaltzeko eskolako hiru irakaslek.

Izan ere, “gai kulturala” aurten zein izango den aukeratzeko prozesu oso bat egin dute ikasleekin.

Gelako ikasle arduradunen asanblada bultzatzailea izan da. Ikasle arduradunek zer eta nola esan erabaki dute: Power Point bat prestatu dute, gaiak zer nolako baldintzak bete behar zituen azaltzeko.

Mota askotako testuak erabili dituzte gaiak bete behar zituen baldintzak azaltzeko, gaiaren egokitasuna argudiatzeko e.a., gaia denen artean erabaki ahal izateko. Hau da, eskolan hartzen diren erabakietan inplikazio osoa izan dute.dsc00147


mai 8 2009

Berrobi ikastetxea Lur osoan zehar

G02-Berritzegunea

p1010022

Berrobiko eskola txikiko irakasleek emozioa sortu dute entzulegoan, ikastetxean egindako lana  hizkuntzatik at joan delako.

Kontatu digute  jatorri eta adin desberdinetako pertsonak eraman dituztela ikastetxera, beren bizitzaren esperientziak  kontatzera. Horren inguruan egindako hausnarketa eta lan ugarik,  mundua eta bizitzari buruzko ikuspegia zabaldu, aberastu du denengan (ikasle, irakasle, familia…), eta gure bizimodua (errezegia, agian, lurralde batzuetakoa ezagutu ondoren) birpentsatzeko aukera eman du.


mai 8 2009

Belén Ikastetxea:Komunikaziorako gaitasuna hobetzearen erronka

G02-Berritzegunea

Belen Ikastetxea

Ikastetxeko Montserrat Martínezek eta Isabel Aurquíak aurkeztu digute, Donostiako Belén Ikastetxean azkeneko ikasturtetan egin duten bidea ikasleen Hizkuntza komunikaziorako Gaitasuna hobetzearen alde.

Bide horretan uztartu dituzte lau programen inguruan egindako lana: Normalkuntza Progama, Comenius, BHINEBI eta Hizkuntzen Trataera Bateratua.

Ez da erraza izan, horrelako plantamendu batean ezin baizaio lekua egin inprobizazioari; baina hala eta guztiz ere, egiten duten balorazioa oso ona da, bai ikasleentzako, zein irakasle eta Ikastetxearentzako. Baikortasun osoarekin bide horretan jarraitzeko oso animatuta azaldu dira.


mai 7 2009

Ikasle etorri berrien hizkuntza indartzeko praktika

G02-Berritzegunea

dsc01555-resolucion-de-escritorio3Azkoitiako Xabier Munibe Ikastolan ikasle etorri berriei laguntzeko (bai oinarrizko euskara ikas dezaten bai gela arruntean erabili behar duten hizkuntza indartzeko), gelako espazioen erabilera, baliabideak eta programazioa nola antolatu dituzten ezagutzeko aukera dugu Jardunaldi hauen Erakusketa Gelan eratu den txokoa bisitatuz.


mai 7 2009

Hizkuntzen Trataera Bateratua

G02-Berritzegunea

dsc01554-resolucion-de-escritorioHizkuntzen Trataera Bateratua programak bultzatuta, 2006-2007 ikasturtean DBHrako Unitate Didaktiko Integratu batzuk (euskara, eta gaztelania) Erkidegoko hainbat ikastetxetan hasi ziren erabiltzen. 2007-2008 ikasturtean, unitateen erabilpena handitu zen, ikasle gehiagok hartu zuten parte eta unitate gehiago eraman ziren geletara.

Proiektu honetaz informazioa emateko eta unitateak erakusteko, bihar, maiatzak 8, Jardunaldien Erakusketa Gelan mahai bat antolatuko da.

Unitateak deskargatzeko, berriz, blog hau dugu.

…………….

A iniciativa del Programa de Tratamiento Integrado de Lenguas comenzaron a utilizarse en el curso 2006-2007 una serie de unidades didácticas integradas (euskara, castellano e inglés) en distintos centros de la comunidad. En el curso 2007-2008, se amplió la utilización de unidades, con la incorporación de nuevos centros que toman parte en la experimentación y nuevas unidades.

En la Sala de Exposición de las Jornadas, se ha organizado una mesa (viernes, 8 de mayo) para informar sobre el proyecto y dar a conocer estas unidades.

Asimismo, las unidades pueden descargarse desde este blog.


mai 7 2009

INEBI-BHINEBI programek sortutako materialak

G02-Berritzegunea

dsc01552-resolucion-de-escritorio1Lehen Hezkuntzarako INEBI (Ingelesa edukien bidez) eta BHINEBI (Bigarren Hezkuntzako ingelesa edukien bidez) proiektuak curriculum-edukien bitartez ingelesa irakasten laguntzeko asmotan sortu ziren.

Aipaturiko programa horien unitateetan lantzen diren gaiak anitzak dira: Animaliak, Giza Gorputza, Uraren
Zikloa, Antzinako Zibilizazioak, etab. eta pentsatuta daude unitate bakoitza hiruhilabete batean zehar ingeles arloko klaseetan lantzeko.

Beste ezaugarri batzuen artean, material hauek eskaintzen duten malgutasuna azpimarra dezakegu. Izan ere, unitateak eskura daitezke Internetetik, Word formatuan gehienak, irakasleek beren egoeretara egokitzeko aukerak emanez.

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VIII. Jardunaldi hauetan proiektu hauei buruz gehiago jakin nahi dutenentzat gune bat eratuko da ostiralean, maiatzak 8, erakusketa gelan. Hara hurbiltzen direnek unitateak, ikasleen ekoizpen batzuk eta azalpen grabazio bat ikusteko aukera izango dute.

Materialak Interneten


mai 7 2009

MATEMATIKA GAITASUNA

G03-Berritzegunea

 

Jose Manuel Lopez Irastorza

Jose Manuel Lopez Irastorza

Jose Manuel Irastorzak zenbait ekintza matematiko azaldu ditu, konpetentzia hau garatzeko bai sarean eta beste materialetan aurkitu daitezkenak.  Puig Adam-en aintzindaritzarekin hasi eta gaur egun egunerokotasunean bilatu ditzakegunak. Bukatzeko matematika gaitasunak garatzeko orientabideak eman ditu.

Lehen Hezkuntza             Bigarren  Hezkuntza