MUS-E PROGRAMA (DONOSTIAKO HERRERA LHI eta KATALINA ERAUSO LHI)

Apirila 24, 2008 on 1:38 pm | Non Gizarte eta kultura aniztasuna | Iruzkinik ez

MUS-En jolaseanAniztasun kulturala eta sozialaren markoan, joan den ostegunean, apirilaren 17an,  bi ikastetxe hauen esperientzia konpartitzeko aukera izan genuen.
 Mahaian zeuden pertsonak ikustea besterik ez zegoen ulertzeko zein garrantzitsua den eskarmentuko irakasleak eta gure lan mundura etorri berriak diren pertsonen ahaleginak uztartzea.
Aurkeztutako proiektuan, zera adierazi zitzaigun: Arteak, tresna ezin hobeak izan daitezkeela era positibo batean kultura eta giza aniztasunaren ekarpenak antzemateko eta lantzeko. Irakasleak eta artistak gelan elkarlanean  aritzeko duten gaitasuna azaldu ziguten.
Ilusioa, malgutasuna,  gogoa, itxaropena, sormena… Caro Barojako aretoan.

Lan kooperatiboa eta disziplinartekotasunaren bidez gaitasunak lantzen DBHn (Irungo La Salle)

Apirila 22, 2008 on 9:58 am | Non Bideo Digitalaren Lehiaketa | Iruzkinik ez

 Irungo La Sallen, aurten  esperientzia berritzaile bat  jarri dute martxan. Astelehenero ohizko klaseak alde batera utziz, proiektuen metodologian murgiltzen dira. Ikasleek, lan kooperatiboan eta disziplinartean oinarritutako erronka bati aurrera eginez ikasten dute. Ikasturtean zehar bi proiektu garatu behar dituzte, bata “letretakoa” (euskera, gaztelania, ingelesa eta gizarte zientziak), bestea “zientzietakoa” (natur zientziak, matematika eta teknologia). Horrela garatzen dituzte gaitasun orokorrak eta oinarrizkoak. Orain arte egindako bidearekin oso gustura azaldu dira Xabier Iridoi, Mª Ángeles Martínez eta Yolanda Jiménez, bertako irakasleak.

Denontzako eskolak eta IKT proiektuen esperientzia eta materialen erakusketa

Apirila 21, 2008 on 12:08 pm | Non Denontzako Eskola | Iruzkinik ez

p1010059.JPGp1010046.JPG

Materialen erakusketa gelan, ostiral goizean ikusi ahal izan genuen Irungo Elatzeta HH-LH ikastetxeak urteetan daraman esperientzia, eskola eta familien arteko harremanak lantzeko: Hazi eta Hezi. Era berean Irungo Belasko-eneako LHko irakasle eta ikasleek aurkeztu ziguten haien mediazio sistema eta arau demokratikoak jartzeko metodologia. HalaberOiartzungo Elizalde LH eskolak aurkeztu zigun nola ari diren inklusibitatea lantzen Index-a erabiliz.

Bestalde Irungo Erain ikastetxeak aurkeztu zuen bere esperientzia: Eskola MP3-MP4aren bidez.

GUZTIONA ETA GUZTIONTZAT DEN ESKOLA

Apirila 21, 2008 on 11:09 am | Non Bideo Digitalaren Lehiaketa | Iruzkinik ez

p1010038.JPG

Toki Alai DBH ikastetxeko zuzendariak, Alberto Perezek, eta ikasketa buruak, Marta Irazokik, haien ikastetxeko proiektu globalaren berri eman ziguten: Xede nagusia aniztasuna da, eta ikuspuntu anitzetatik bilatu eta ematen ari diren erantzunak aipatu zituzten. Hala nola: ikastetxearen antolaketa, baliabide pertsonalen eta materialen optimizazioa,  gurasoekiko elkarlana, irakasleen talde lana…

GUZTION ESKOLARUNTZ BIDEAN. KOLDO MITXELENA LH (ERRENTERIA)

Apirila 21, 2008 on 10:24 am | Non Bideo Digitalaren Lehiaketa | Iruzkinik ez

p1010034.JPG

Lau urteko ibilbide luzea era laburrean azaldu ziguten Pili Intxauspek eta Maider Berrondok: ikastetxe eta gela barneko aniztasunari begira antolaketa orokorrean, laguntza zerbitzuaren antolaketa zehatzean eta metodologian egindako aldaketak eta hausnarketak adierazi zizkiguten.

Zeregin horretan izandako laguntza eskertu zuten: bai Unibertsitatearen aldetik, bai Ikertze taldearen aldetik, bai Berritzegunearen aldetik.

URTEKO ELKARBIZITZA PLANA: LEKA-ENEA HH-LH

Apirila 21, 2008 on 9:54 am | Non Bideo Digitalaren Lehiaketa | Iruzkinik ez

p1010026.JPG

Amaia Arregik, Leka-eneako elkarbizitza planaren koordinatzaileak, eta Aidé Lopezek, zuzendariak, azaldu zuten bere ikastetxearen prozesua:

2006-07 ikasturtean elkarbizitza planaren proiektu pilotuan parte hartu zuten, Irungo Berritzegunearen laguntza hurbilarekin prozesu osoa burutu zutelarik: sentsibilizazioa, diagnostikoa, planifikazioa, jarraipena eta ebaluazioa.

2007-08 ikasturte honetan aurreko lanari jarraipena eman zaio aurretik planifikatutako helburuak garatzen ari direlarik: koordinaziorako ordutegiak, espazioak eta denborak planifikatzea, ikastetxeko metodologia bateratzea, arautegia landu eta adostu komunitatearen estamentu guztien artean eta elkarbizitzaren diagnostikoa egin Elkarbizitza Behatokiaren bidez.

ELKARBIZITZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO PROGRAMA 2007-10

Apirila 21, 2008 on 9:04 am | Non Bideo Digitalaren Lehiaketa | Iruzkinik ez

p1010021.JPGp1010020.JPG

Bea Ugarte, Elkarbizitzan, Bakean eta Giza Eskubideetan hezteko programaren arduraduna, mintzatu zen programa honen helburuak eta ekintzak hurrengo urteetarako adieraziz.
Ikastetxeetan indarkeriaren kultura guztiak gainditzeko prozesua biziagotzearen aldeko apoustu irmoa egiten du Hezkuntza sailak. Horren bidez, ikasleak bake positiboan gizarteratzeaz gain, ikastetxeetatik elkarrizketa, begirunea, erantzunkizuna eta komunikazioa elkarbizitzaren oinarri direla adierazi behar zaio gizarte osoari. Erasoak, bidegabekeriak eta indarkeria kanpoan utziko dituen ingurunea sortzeko sarea bideratu nahi da.

Horretarako jarritako baliabideak azaldu ditu Beak: programaren helburuak , adierazleak eta baliabideak, prestakuntza moduluak, elkarbizitza proiektuen deialdia, Berritzeguneetako bizikidetza mintegiak…Era berean adierazi zuen datorren ikasturterako, 2008-09rako, elkarbizitza proiektuen deialdi berria aterako dela.

ARBEL DIGITAL INTERAKTIBOA: Maria Angeles Ruiz Barriga, HHI/EPA Errenteria.

Apirila 18, 2008 on 12:37 pm | Non IKT/TIC | Iruzkinik ez

HHIko ikasleen ezaugarrietara egokitzen diren material didaktikoak aurkitzea ez da erraza izaten. Arazo honi erantzuna bilatu nahian, Promethean proiektuan hasi ginen Iruñeako beste ikastetxe batzuekin batera. Proiektu honen barruan, arbel digitala ezagutu genuen eta gure asmoetarako aproposa iruditu zitzaigun.

Arbel digitalaren abantailen artean honako hau azpimarratuko genuke: egindako lana gorde daiteke eta hurrengo batean erabili.

 Klaseetan erabiltzen dugun materiala:

Arbelaren software-a: baliabide biltegia barne duela.

Multimedia.

Internet-a.

Guk sortutako materiala: power point aurkezpenak eta word dokumentuak.

P3D: hiru dimentsiotako programak.

Promethean proietuko foroan banatutako materialak

Aver Vision: inprimakiak proiektatzeko tresna.

Arbel digitala erabiltzearen onurak:

Saioak erakargarriak dira.

Ikaslek parte  gehiago hartzen dute.

Taldeko nahiz bakarkako lanerako egokia da.

Ikasleek iritzia errazago ematen dute.

Ulermena errazten du.

Ondorioak onak dira orokorrean eta egiten den balorazioa oso positiboa.

IKTn ERABILERA INGURUNEAREN IRAKASKUNTZAN. Rosario Poveda, Ester Oiarbide eta Ana Mari Sanchez

Apirila 18, 2008 on 12:03 pm | Non IKT/TIC | Iruzkinik ez

Irungo Toki Alai ikastetxeko hiru irakasle horiek, Ingurune arloaren irakaskuntzan IKTak nola erabili duten erakutsi digute:

- Helburuak zeinek ziren

- Jarraitutako ibilbidea

- Erabilitako IKT tresnak

-Landutako jarrerak

Beste gaien artean (Euskal Herria, España…) Unibertsoa izan da aurkeztu digutena. Astean hiru ordu gelan erabiltzen zituzten gaia prestatzeko eta beste ordu bat informatika gelan ordenagailuz lan egiteko.

Irakasleek Web-questak asmatu zituzten ikasleen lana gidatzeko, eta lan horiek, taldeka, power point programaren bidez egin zituzten: testuak (formatoa…), irudiak (estatikoak eta animatuak), diaposiben estetika zaindu, bideoak txertatu…

Lanak bukatu ondoren, gelakoei eta beste taldeei aurkeztu eta etxera eraman zituzten. Honekin batera beste jarduera batzuk egin ziren: Kutxaespazio tailerrean, planetarioan, zerua behatzeko irteera bat…

Giro atsegina, jakin mina sortu, lankidetza bultzatu, aniztasunari arreta eman… eta antzeko jarreak ere landu zituzten.

Hurrengo orrialdea »

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds. Valid XHTML and CSS. ^Top^